
Gauzak gero eta hobeto egiteko ahaleginari eta bezero eta hornitzaileekiko lankidetza estuari esker, CAUCHOMA gai izan da gaur egun ematen diren kalitate ziurtagiri garrantzitsuenak eskuratzeko.
CAUCHOMAren aurkezpen-gutuna lankidetzarako eta hobekuntzarako gogo etengabea da, beti balio erantsia eskaini nahi baitio bezeroari, honek dituen beharrei aurre hartuz, proiektuaren hasieratik beretik parte hartuz, eta produktua ahalik eta gehien pertsonalizatuz. Neurri egokiko egitura malgua baliatuta, harreman arin, zuzen eta konfiantzan oinarrituak ezar ditzake bere bezeroekin.

